MUSIKA ERROMANTIZISMOAN

(ROMANTICISMO MUSICAL)


Mugimendu musikal hau XIX. mende osoan garatu zen, askok 1820tik 1850era baino ez zela izan uste badute ere. Gainontzeko arteetan mugimendu erromantikoak XIX. mendearen hasieratik erdialdera irauten du.

Musikaren historiako une garrantzitsuena da, izan ere, garai honetan musika arte guztietatik (literatura, pintura, eskultura...) erromantikoena bilakatu baitzen. Aldi horretan, elementu subjektiboek arrazoiak baino indar handiagoa hartu zuten. Artista erromantikoaren ideala barneko mundua zuzenean eta estaldurarik gabe azaltzea izan zen.

Klasizismoaren bukaeran, konpositore askok formula berrien beharra zuten eta subjektibismoz eta originaltasunez betetako espiritu erromantikoa poliki-poliki nagusitzen joan zen. Konposizio berriak sentimenduz beteta zeuden eta adierazkortasunari musikari berari baino garrantzi handiagoa ematen zioten. Artista erromantikoek iraganeko arau zorrotzak alde batera utzi, eta beraien barnetik edo fantasiatik hartu zituzten ideiak, euren arreta batez ere Erdi Aroan eta herrialde urrun eta exotikoetan jarriz. Horretarako, musika forma herrikoiak izan zituzten oinarri. Hori dela eta, garai horretako genero garrantzitsuenetakoa "lieda" (abesti, germanieraz) izenekoa dugu, herri-kantak landuz sortutakoa. Musika erromantikoak, bestalde, istorio bat zuzenean edo zeharka kontatu nahi zuen. Hori dela eta, operen sormenak gorakada handia izan zuten.

Garai horretan, bestalde, elizaren edo printzeren baten zerbitzura lan egiten zuen musikaria desagertu zen. Konpositorea artista askea izan zen (independentea), eta gizartearen aurrean sortzaile independente bezala aurkezten zuen bere burua. Historiako une honetan, gainera, burgesia indartsu bat garatzen ari zen eta hauek musika bere ohiko eliz mundutik, edo mundu aristokratatik, atera zuten. Musikari hauetako askoren biografietan, maitasun atsekabetuak, leku urrunetara eginiko bidaiak eta artearekiko nahiz literaturarekiko grina agertzen da.

Gainera, ordura arte musikaren mundua batik bat aberatsei zuzenduta egon bazen, garai honetan kontzertuak ugaritu egiten dira eta kontzertu-aretoetara hedatzen dira estatus guztietako jendearengana helduz. Horrez gain, pianoak garrantzi handia hartzen du, asko konposatzen baitzen instrumentu honentzat eta burges etxe gehienetan piano bat egoten baitzen. Musikagile erromantiko guztiak pianorako musika idatzi zuten, eta gehienak birtuoso handiak izan ziren (Liszt, Chopin...).


Garai honetako autore ospetsuenak, besteen artean, Frederic Chopin (1810-1849) poloniarra, Richard Wagner (1813-1883) alemaniarra eta Giuseppe Verdi (1813-1901) italiarra izan ziren. Beste batzuk: Schubert, Schumann, Strauss, Puccini, Rossini, Liszt, Brahms, Bizet, etab.

Erromantizismoan, emakume asko interpretatzaile bilakatu ziren. Clara Wieck, Robert Schumannen emaztea, XIX.mendeko pianista birtuosoetako bat izan zen.





  • La note bleue (Andrzej Zulawski, 1991). Filma. Verano de 1846: un enfermizo Frédéric Chopin pasa unos días en la casa de campo de Aurore Dudevant, su antigua amante. Los dos saben que su amor se ha acabado, pero ella le pide a Chopin que finjan que nada ha cambiado ante los numerosos amigos que ha invitado a una fiesta.
  • Pasiones privadas de una mujer (James Lapine, 1991). Filma. La baronesa Dudevant (conocida por su pseudónimo: George Sand), que se separó de su marido hace años, se encuentra en Paris, donde vive con sus dos hijos. Escritora conocida, suele llevar vestimenta masculina y entre su círculo de amistades, entre otros, se encuentran el compositor y virtuoso del piano Franz Liszt, el pintor Eugène Delacroix, y el escritor Alfred de Musset. En la capital escucha tocar al compositor y pianista Frédéric Chopin: fascinada por su música, inmediatamente se siente atraída por él.


  • Johann Strauss, el rey sin corona (Franz Antel, 1987). Filma. Drama basado en la vida de Johann Strauss.

  • Sinfonia de primavera (Peter Schamoni, 1983). Filma. Narra la historia del compositor del siglo XIX Robert Schumann y su mujer pianista Clara Wieck, tormentoso matrimonio que fue destruido a causa de la fama y el poder de la música. Drama biográfico protagonizado por Herbert Grönemeyer, el cantante pop más famoso de Alemania.

  • Luis II de Baviera, el rey loco (Luchino Visconti, 1972). Historical evocation of Ludwig, king of Bavaria, from his crowning in 1864 until his death in 1886, as a romantic hero. Fan of Richard Wagner, betrayed by him, in love with his cousin Elisabeth of Austria, abandonned by her, tormented by his homosexuality, he will little by little slip towards madness.


Galderak:



  • Erromantizismo musikala sentimenduz betetako musika dugu: Egia / Gezurra.
  • Giuseppe Verdi konpositore erromantiko alemaniarra dugu: Egia / Gezurra.
  • Erromantizismo musikala XX.mendean hasi zen: Egia / Gezurra.
  • Chopin poloniarra zen: Egia / Gezurra.
  • Wagner konposatzaile italiarraren izena Richard zen: Egia / Gezurra.
  • Lerro kronologikoan, barroko musikala , klasizismo musikala eta erromantizismo musikala kokatzen ditugu, hurrenez urrun: Egia / Gezurra.
  • Musikagile erromantiko askok idatzi zuten musika pianorako: Egia / Gezurra.
  • Garai honetan musikariak ez ziren askeak izan: Egia / Gezurra.
  • Beethoven da azken klasikotzat eta lehen erromantikotzat hartzen den musikagilea: Egia / Gezurra.
  • Klara Wieck biolina jotzen zuen emakume kontzertista izan zen: Egia / Gezurra.





Loturak (artikuluak eta bideoak):




Arkaitzen gogokoak: